Dickensen Gabonetako ipuina

Ricardo Areta Urrestaratzu 2017ko abe. 15a, 08:13

kolaboratzaileak

Hortxe dago Mikel, bere bulegoan eserita begirada galduarekin. Iritsi naizenik ere ez da ohartu. Durangorako ez dugu gauza handirik aurkeztu, erretako bildumaren bat bizi irauteko eta ea diskoetxeari pixka bat eusten dion jubilatu ahal izateko.  
Data hauetan, aurreko urteko Gabonetako mamua iristen da eta etekin guztia diskoetxearentzat eta musikariarentzat deus uzten ez duten milaka diskoen salmentaren oroiminean murgiltzen da.
Musika taldeak %3a kobratuko lukeen kontratua, beti ere 5.000 kopia baino gehiago saltzen bazituen, bestela deus ez. Edo taldeak lehen 3.000 kopia erostera derrigortua zegoenekoa. Baita taldeak bere gain hartzen zituen diskoak ere, diskoetxeak bere estudioan grabatzeagatik kobratzen zuela, grabaketa orduaren prezio izugarri garestia zelarik. Diskoa dendara iritsi baino lehen, dirua kutxan sartzen hasten zen, negozioa grabaketa berea baitzen, diskoaren salmentak ez zuen axola. Irratia, telebista eta espezializatutako aldizkariren bat besterik ez zegoen eta diskoetxeek giltza zuten.
Egungo Gabonetako izpiritua eskuan daramat. Mugikorra. Teknologiak dena aldatu du. Etxean, ia doan grabatu daiteke, emaitza onak lortuz. Ehundaka kanal birtual eta sare sozialek, musikaria milioika pertsonarengana denbora laburrean hurbiltzen dute eta kanal hauen bitartez entzuleek kontaktu zuzena dute musikariarekin. Diskoa ez da negozioa, musikariei zuzeneko kontzertuetarako atea irekiko dien bisita txartela baizik, hori baita musikarien lekua, errepidea.
Batek daki etorkizuneko Gabonek zer ekarriko duten…