Sakanako Futbol Topaketak: kimuek bigarren joanaldiari ekingo diote

Guaixe 2017ko abe. 15a, 09:49

Kimuen mailako Sakanako Topaketen 6. jardunaldia igandean jokatuko da Dantzalekun

Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean, abenduaren 15ean, Kimuen mailako 6. jardunaldia jokatuko da Altsasun. Guztira sei partida egonen dira jokoan. Jardunaldi honekin Sakanako Kimuen Futbol Topaketen bigarren joanaldiari ekingo zaio

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Kimuen Sakanako Futbol Topaketa
6. jardualdia, igandean,Dantzalekun
10:00:    Urdiain – Tipi Tapa
10:00:    Sutegi – Kaixo
11:00:    Lagun Artea – Etxarri Aranatz