Iruñeko Oinez dendak gaur zabalduko ditu ateak

Guaixe 2017ko abenduaren 15a

Azaroaren 3an Altsasun Oinez denda zabaldu ondoren, Iñigo Aritza ikastolak jakinarazi du Iruñeko Oinez denda gaur zabalduko duela. San Anton kaleko 26. zenbakian dago denda eta 18:30ean eginen dute mustutze ekitaldia. Hartan Altsasuko inauteriko pertsonaiek parte hartuko dute, besteak beste, momotxorroak, akerra, sorginak edota juantranposoak.