Zalduak ezin izan zuen Ardoi-Poukasen kontra

Guaixe 2017ko abe. 19a, 12:04

Zizurko taldeak 0 eta 2 irabazi zion Arakilgo taldeari Elomendiko Txapelketako 10. jardunaldian

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 10. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduari 0 eta 2 irabazi zion Zizurko Ardoi-Poukasek. Txapelketako liderra Unziti taldea da (28 puntu). Izalsari 7 eta 0 irabazita, 5 puntuko aldea ateratzen dio Bidezarra bigarrenari. Zaldua laugarrena da, 16 punturekin.

Elomendiko Txapelketak atseden hartuko du ilbeltzaren 14ra arte.