Sasoiak, Nafarroako jubilatuen elkarteak deituta Etxarri Aranazko azokan kontzentrazioa egin zuten atzo. Gaixotasun larriak dituzten eta preso daudenak etxeratzeko eskatu zuten. Aurretik ere elkarteak sakabanaketa politika bukatu eta preso guztiak Euskal Herriratzeko eskatu izan du. Horrekin batera, epaiketaren zain dauden preso prebentiboak behin-behinean aske uzteko eskatu izan du, baita zigorra beteta dituztenak libre uzteko eskatu ere.