Etxalarko Benta hotelak Nafarroako Automobilismo Federazioko 2017ko gala hartu zuen larunbatean. Bertan, 2017ko txapelketetako pilotu eta kopilotu onenak saritu ziren eta hainbat sari Sakanara etorri ziren.
Rally modalitatean, Etxeberriko Garikoitz Goñik IV. Klaseko piloturik onenaren saria jaso zuen. Eta kopilotuetan, Goñiren kopilotu Iñaki Arive hirugarrena sailkatu zen maila absolutuan. Lur Gaineko Rallyaren modalitatean pilotuen sailkapenean Aitor Fernandez hirugarrena sailkatu da eta kopilotuenean Iker Askargorta hirugarrena.
Mendi automobilismo modalitatean, monoplazetan Iker Palacios lakuntzarrak hirugarrenaren saria jaso zuen eta turismoetako pilotuen mailan Mikel Mendinueta arbizuarrarendako izan zen hirugarren saria. Formula Libreko pilotuen artean Iban Lopez de Goikoetxea olaztiarrak bigarren saria jaso zuen.