Nafar Kirol Jolasetako (NKJ) Pilota Txapelketako finalak jokatzen ari dira egunotan, eta bertatik txapela batzuk etorri dira Sakanara. Tartean, Binakako kimuen 3 mailan, Auñamendi klubeko Eziolazari eta Errori 8 eta 18 irabazi zieten Altsasuko Pilotajaukuko Gonzalezek eta Igoak. Haurren 3 mailan Pilotajaukuko San Romanek eta Agirretxek 18 eta 4 hartu zituzten menpean Uharteko Barberena eta Urrizola eta jubenilak 2 mailako txapelak ere Sakanara iritsi dira: Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko Otxoak eta Lazkozek 22 eta 16 irabazi zieten Zugarraldeko Villanuevari eta Lergari.