Momotxorroak, sorginak, maskaritak, Juan Tranposoa, akerra eta txistulariak presente zirela, Nafarroa Oinezen Iruñeko denda zabaldu zuten ostiral iluntzean. San Anton kaleko 26. zenbakian dago ikastolen festarako materiala salduko duen denda. Haren ordutegia honakoa da: ostegunera arte, 17:00etatik 20:00etara. Ostiralean eta larunbatean 10:30etik 13:30era; . hilaren 29an arratsaldez eta 30ean goiz eta arratsaldez eta, azkenik, ilbeltzean 3tik 5era goiz eta arratsaldez izanen da zabalik. Iñigo Aritzak zabaldu duen bigarren denda da, Altsasukoa azaroaren 3an ireki baitzituen ateak. Baina bi dendetako batetara joan ezin duenak Internet bidez erosteko aukera izanen du www.nafarroaoinez.eus web orriaren bidez.