SGAk Sakanako egutegia argitaratu du

Guaixe 2017ko abe. 20a, 15:46

Sakanako Garapen Agentziak (SGA) ibarreko 2018ko egutegia argitaratu du. Estreinako aldia da SGAk halako argitalpena egiten duena. Sakanako paisaia, arkitektura, ohitura, gastronomia edo ospakizunen isla diren argazkiek ilustratzen dute SGAren egutegia. Hura lortu nahi duenak Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteko dendetan dohainik eskuratzeko aukera izanen du.