Frontenis txapelketak Sakanan

Guaixe 2017ko abe. 21a, 08:14

Gabonetan txapelketak antolatu dira, besteak beste Irurtzunen, Arakilen eta Lakuntzan

Gabonetarako frontenis txapelketak antolatu dira gurean. Tartean, larunbatean 12 orduko IV. Irurtzun-Arakil Frontenis Txapelketa jokatuko da Irurtzungo eta Etxarrengo pilotalekuetan, goizeko 8:00etatik aurrera (izena emateko 699 45 34 90).
Bestalde, Lakuntzan Biltoki Frontenis Txapelketa antolatu dute.  Abenduaren 26tik 30era jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera, Behar-Zana pilotalekuan.