Sakanako Pilota Txapelketa aurrera

Guaixe 2017ko abe. 21a, 12:17

Gaurtik hasita makina bat partida jokatuko dira

Abenduko lehen asteburuan hasi zen XXX. Sakanako Pilota Txapelketa. Maila guztiak kontuan hartuta, guztira 112 pilotari lehiatzen ari dira, Sakanako ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza Pilota Elkartea eta Irurtzun kirol elkartea. Kategoriei dagokienez, 11 kategoriatan jokatzen ari da txapelketa: txikiak (4 biko), umeak 2 (5 biko), umeak 1 (4 biko), kimuak 2 (14 biko), kimuak 1 (9 biko), haurrak 2 (4 biko), haurrak 1 (3 biko), kadeteak 2 ( 3 biko), kadeteak 1 (2 biko), jubenilak (6 biko) eta nagusiak (2 biko).

Gabonetan astebururo jokatuko dituzte partidak, Lakuntzan, Arbizun eta Altsasun. Txapelketako finalak ilbeltzaren 20an jokatuko dira, San Saastin festetan murgilduta egongo den Lakuntzan.

Asteburuko partidak
Ostegunean, Etxarrin, 20:15ean, jubenilak:
Lima-Petriati (Etx) / Araña-Lazkoz (Etx)

Ostiralean, Olaztin, 17:30ean, kimuak:
Ulaiar-Urteaga / Olaiz-Carabias
Okiñena-Amiano / Saralegi-Munarriz
Etxeberria-Iaben / Añazko-Sao Roque
Gorka-Eduardo / Izagirre-Reparaz
Fernandez-Gonzalez / Reparaz-Saez
Rubio-Lizarraga / Mitxelena-Gastesi
Larrañaga-Aimar / Gasco-Alegre

Ostiralean, Lakuntzan, 18:00etan, txikiak eta umeak:
Gurmindo-Sarazibar (Olaz) / Apaolaza-Vergara (Lak)
Alegria-Alegria (Lak) / Beloki-Olaetxea (Irur)
Lizarraga-Etxeberria (Irur) / Etxabarri-Razkin (Arb)
Garmendia-Manjon (Arb) / Ollo-Lakuntza (Lak)
Ducar-Razkin (Arb) / Berastegi-Ganboa (Lak)
Escudero-Nagore (Irur) / Zubiria-Jokin Olarra (Arb)

Ostiralean, Etxarrin, 18:00etan, jubenilak:
Otxoa-Berastegi (Etx) / Beloki-Lizarraga (Etx)
Ansotegi-Gonzalez (Etx) / Olaetxea-Araña (Etx)
Ostiralean, Arbizun, 18:30ean, kimuak:
Aristizabal-Arretxe / Igoa-Azpeitia
Martiarena-Markina / Miteku-Maren
Leiza-Gainzarain / Lizarraga-Manjon
Ioritz-Enaitz / Zabala-Apaolaza

Abenduaren 26an, Altsasun, 12:00etan, kadeteak
Cidoncha-Agirretxe / Olabide-Alegre