Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin antolatutako XIII. Sakanako Nesken Pala Torneoa abenduaren lehen asteburuan hasi zen. Txapelketa bi mailatan jokatzen ari da, gaztetxoen mailan –pottokak, usoak, kattagorriak eta txitoak– eta helduen mailan –elite maila eta promozioa–. Sakanako txapelketa honetan emakumezkoen egungo palista onenak ari dira lehian. Tartean daude hainbat sakandar, Yanira Aristorena, Olaia Eizagirre, Uxue Mendinueta, Izar Parot eta Anne Maiza, tartean.
Txapelketak lau jardunaldi ditu guztira, bat abenduko asteburu bakoitzeko, eta ligaxkan erabakiko da. Hortaz, asteburu honetan laugarren eta azken jardunaldia jokatuko da, Altsasun. Kategoria bakoitzeko lehen bi bikoteak finalerako sailkatuko dira. Finalak abenduaren 31n jokatuko dira, Etxarri Aranatzen, goizez.
Pala Txapelketa. 4. jardunaldia
Abenduak 23, larunbata, 10:00etan, Altsasun
. Promozio maila:
Suarez-Maiza / Suarez- Parot
Larrarte-Mendinueta / Otaegi-Eizagirre
Muneta-Mendizabal / Goikoetxea-Eizmendi
. Elite maila:
Murillo-Etxaniz / Aristorena-Ruiz de Larramendi
3. jardunaldiko emaitzak
. Promozio maila:
Naroa Suarez-Anne Maiza 11 / Miren Larrarte-Uxue Mendinueta 30
Garazi Suarez- Izar Parot 14 / Irati Otaegi- Olaia Eizagirre 30
. Elite maila:
Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendi 30 / Miren Goikoetxea- Garazi Eizmendi 27