Urteko azkena presoen aldeko mobilizazio asteburua

Guaixe 2017ko abe. 28a, 10:52

Jakina da Sarek deituta ilbeltzaren 13 Bilbon manifestazioa eginen dela, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude. Giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean. Sakanako Saretik ilbeltzeko hitzorduaren “garrantzia” azpimarratu dute eta hari begira ibarreko herrietan presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak antolatu ditu abenduaren 29rako, 30erako eta 31rako.

Sakanako Saretik azaldu dutenez, ibarrean “prest gaudela adierazi nahi dugu. Gatazkaren konponbidean urratsak emateko prest gaudela ozen esan nahi dugu. Eta horretarako euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko neurriekin lehenbailehen bukatu behar denaren ideia konpartitu nahi dugu sakandarrekin. Horrekin bukatzeko giltza herri aktibazioa eta herri mobilizazioa direla sinistuz”. Sakanako saretik urteko azken asteburuan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia egin dute. Aldi berean, ilbeltzaren 13an Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute. Autobusez joateko txartelak herri guztietan ohiko tokietan eskuragarri daude.

Sakanako deialdiak
Herria          Eguna / Ordua          Ekimena
Irurtzun        Abenduak 29, 19:00    Kontzentrazioa eta argazkia.
Lakuntza       Abenduak 31, 19:00    Kontzentrazioa.
Arbizu           Abenduak 29, 18:00    Prest gaude sua mantentzeko herri ekimena.
Etxarri          Abenduak 29, 19:00    Ekimen berezia: mikro irekia, mosaikoa eta auzatea.
Urdiain
Altsasu         Abenduak 31, 20:00     Kontzentrazioa eta auzatea.
Olatzagutia   Abenduak 31, 19:00     Kontzentrazioa, Olaztin prest gaude. Orain presoak!

 

Bilbo
Saretik jakinarazi digutenez,  egun osoko egitaraua prestatu dute 13rako. Areatzan karpa erraldoia jarriko dute eta han garatuko da egitaraua. Gainera, edana, jana eta mahaiak izanen dira.

Egitaraua
11:00 Kale animazioa: trikitilariak, batukada, kantu jira.
11:30 Konferentzia: Gizarte zibila subjektu aktibo. Hizlariak: David Fernandez, Anaiz Funosas, Joseba Azkarraga eta Kolombiako bake prozesuko ordezkaria.
12:30 Porrotx. Motxilaren umeendako argazki erraldoia.
13:30 Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.
15:00 Kepa Junkera eta Sorginak-en kontzertua.
17:30 Manifestazioa.
20:00 Anita Parker eta Tximeleta.