Urte berriko lehen egunean Aralarko santutegian, meza

Guaixe 2017ko abe. 22a, 09:10

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiatik urteko aurreneko egunerako gonbidapena egin dute: "Aralarko santutegiaren lagun eta maitale guztiak 12:30ean izanen den urteko lehen meza nagusira" joateko gonbidapena zabaldu du; "makina bat jende biltzen da elizkizun horretan", gaztigatu dute. Meza entzun ondoren fededunek Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen dute.

 Kofradiatik beretik beste jakinarazpen bat egin dute heldu den asterako; ostegunerako hain zuzen ere. Izan ere, abenduaren 28an, biziko balitz, Inocencio Aierbe zenak 105 urte beteko lituzke. Urteetan Aralarko santegiko kaperau izandakoaren bere etiko lagunak Uharteko Zamartzen elkartuko dira, bizi zela ospatzen zuten moduan 11:00etan meza entzun eta ondoren aingerua gurtuz.