Ikazkinak etzi basoa utzi, eta Mari Domingi lagun duela, ibarrera jaitsiko da, sakandar txiki eta handiak bisitatzera. Behar bezalako harrera prestatzen azken momenturaino ari dira lanean ibarrean barna makina bat sakandar. Lakuntzan, esaterako, 11:30ean Biltoki gazte elkartea apaintzeko gelditu dira. Gainera, Mari Domingi bera, eta Olatzagutiaren kasuan Lamiatuturrek, txikienen gutunak jasoak dituzte. Altsasun ikazkinak udalak erositako eszena-toki berria mustuko du.
Arratsaldeko harrera horren aurretik, goizean, txikiak kantu eskean ariko dira Sakanan barna, Uharte Arakilen eta Etxarri Aranatzen, esaterako, pazkuan amores esaera erabiliko dute atea jotzerakoan. Eta herrietan Olentzerori despeditu ondoren makina bat herritan otamena edo auzatea izanen da.
Herria | Ordua | Tokia |
Irurtzun | 18:30 | Plazaolako zubia |
Etxeberri | 18:00 | Menditik plazara. Taloak, txokolatada, Txantreako korala |
Etxarren | 18:30 | Eliza |
Satrustegi-Hiriberri | 17:30 | Satrustegiko elkartean txokolate-jana |
18:30 | Olentzero Satrustegin | |
19:30 | Olentzero Hiriberrin | |
Ihabar | 18:30 | Autobia azpiko zubian |
Irañeta | 18:00 | Autobus geltokia |
Uharte Arakil | 18:00 | Martigarrotik |
Arruazu | 19:30 | Arnazko bidetik |
Lakuntza | 19:00 | Beheko basotik |
Arbizu | 18:00 | Plazan bildu, gero baso aldera abiatzeko eta han harrera egiteko |
Unanu | 18:00 | San Donato bidetik |
Lizarraga | 18:00 | Menditik, etxe bakoitzak bere kandela eramanen du |
Etxarri Aranatz | 17:00 | Aldapasoro auzoan |
Bakaiku | 18:00 | Zulanpetik |
Iturmendi | 19:00 | Menditik frontoira, herriari buelta, saski baten zozketa, ardo beroa |
Urdiain | 18:00 | Portuko kaletatik |
Altsasu | 18:00 | San Juan ermitan. Zumalakarregin geldialdia, Foru plazan bukatzeko. |
Olatzagutia | 18:30 | Belengo iturria |
Ziordia | 18:00 | Menditik |