Fale, fara edo zintzarri hotsak. Eta Iturmendiren kasuan bezala, haiek mugiarazten dituzten haurrek bihar erregeak oihuka ariko dira. Ilbeltzaren 5ean izanen da hori. Irañetan 11:30ean eginen dute, gosaldu ondoren. Lizarragan, antzeko. Eta arratsaldez Etxarri Aranatzen, Iturmendin eta Altsasun. Guztia erregeak Sakanaz ez ahazteko, eta haien etorrera iragartzeko. Azken horretan gainera, faradunen erregea aukeratuko dute opilen banaketaren bidez. Sorpresa opatzen duena faradunen buru izanen da. Ondoren ekialdetik etortzen diren aztiei harrera eginen zaie herrietan, segizio ikusgarriak osatuz.
Herria | Ordua | Tokia |
Irurtzun | 18:30 | Eliza |
Uharte Arakil | 18:00 | Zerradoatik |
Lakuntza | 18:30 | Ibai aldetik |
Arbizu | 18:00 | Udaletxetik |
Ergoiena | 18:00 | Lizarragako elizatik, ondoren Dorrao eta Unanura joateko |
Etxarri Aranatz | 19:00 | Eliza |
Bakaiku | 18:30 | Beheko basotik |
Iturmendi | 19:00 | Beheko basotik |
Altsasu | 17:30 | Farejoleen errege zozketa Foru plazan |
19:00 | Sakana L.H. Institutik | |
Olatzagutia | 18:00 | Jubilatu elkartetik |
Ziordia | 19:00 | Texeria kaletik |