Agur 2017! Ongi-etorri 2018! mendian

Guaixe 2017ko abe. 27a, 10:33

Gure mendi tontorrak mendizaleen topaleku urteko azken eta lehenengo egunetan

Urtea mendi tontorrean bukatu eta hasteko ohitura zabala da. Urtea ongi despeditu eta hurrengo urteari ongi etorria emateko mendira joatzea geroz eta hedatuagoa dagoen kontua da. Urtea despeditzeko Aizkorri, Ergako Trinitatea eta Aralar dira ohikoenak. Baina ez dira Beriain eta Urbasa-Andia baztertu behar. Lakuntzarrek Aralar aldera joko dute, Lakuntzaskoarrira. Eta urteari ongi etorria egiteko, askok Aralarko San Migelera, Beriainera eta beste joko dute.
Errege Egunean Beriainera
Errege Egunean, ilbeltzaren 6an, Sakanako Mendizaleak taldekoek Beraiain itzotzeko ohitura dute, bertan azkenengo turroiak eta goxoak dastatzeko. Bestalde, Altsasuko Mendigoizaleek Bargagainera jotzen dute urteko lehen igandean, urteari ongi etorria ematera. Ilbeltzaren 7an izanen da hori.

Urteari agurra eta ongi etorria mendian

Trinitatea. Abenduaren 31n, Irurtzundik, 9:00etan. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta, txokolatada eta Trinitatera igoera. Aurten 12. edizioa izango da.

Aizkorri. Abenduaren 31n. Altsasuko Mendigoizaleek eta Olaztiko Sutegik deituta.
Balankaleku. Abenduaren 31n, Ataboko langatik, 9:00etan, Dantzaleku Sakanako mendi atalak deituta.

Lakuntzaskoarri. Zabalarte mendi elkarteak antolatuta, abenduaren 31n, VIII. Lakuntza-Eskuarri igoera eginen da. Irteera goizeko 8:00etan, plazatik. Hamaiketakoa eginen dute. 

Beriain. Ilbeltzaren 6an, larunbatarekin, 9:00etan Unanutik. Sakanako Mendizaleak taldeak antolatuta, Errege Egunean urtero egin ohi duten bezala.

Bargagain. Ilbeltzaren 7an, domekan, Altsasuko Mendigoizaleek antolatuta. 8:00etan, plazatik. Goian hamaiketakoa eta festatxoa.