Rafael Cristobal aditua Andra Mari ikastolan izan da aste honetan. Cristobak psikiatria neurologia eta medikuntzan doktorea da Lausana eta Ginebrako unibertsitatetik, eta Umearen Psikologia Ebolutiboko irakaslea. Harekin Andra Mari ikastolakoek saio teoriko eta praktiko batean aritu dira.
Andra Marin ikastolen Haur Hezkuntzako marko pedagogiko berria garatzen du Txaigorri proiektuaren bidez. Ikastetxetik azaldu dutenez, “konfiantzazko giro goxo eta lasai batean, umeak bere senak asez eta testuinguru aberats baten bidez, bere gaitasunak ahalik eta gehien garatzen ditu. Bakoitzak bere erritmoan”. Izan ere “ikaskuntza aktibo eta autonomo bat emateko baldintza egokiak ahalbidetzea da helburu nagusia. Irakasleak, behaketa sistematiko baten bidez, haurraren zailtasunak garaiz hauteman eta gaitasunak identifikatuko ditu”. Ikastolakoek Cristobalekin behaketa prozesu horretan sakontzeko aukera izan zuten, esan bezala saio teoriko eta praktikoan.