144 txirrindulari XXXV. San Silbestre Zikloturista Martxan

Guaixe 2018ko urt. 8a, 13:38

Jon Zeberio iritsi zen lehena Urbasako portura

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatuta, 2017ko azken egunean 144 txirrindularik hartu zuten parte XXV. San Silbestre Zikloturista Martxan, aurreko edizioan baino 39 gehiago. Proba ez lehiakorra da, berezia, Estatuan egun horretan antolatzen den txirrindula proba bakarra, ustez. Aurten ere eguerdian abiatu ziren txirrindulariak, Altsasutik, Urbasako portua helburu. Bertan SDA-ko kideek prestatutako salda bero-beroa zuten zain.

Proba ez lehiakorra da, baina lehiakorrak direnek benetako lasterketa bezala hartzen dute eta lehia horretan Elizondoko Jon Zeberio gailendu zitzaien Patxi Ciari eta Asier Irigoieni. Beste txirrindulari askok, ordea, lasai lasai hartu zuten Urbasarako bidea, eguraldia lagun, ibilbideaz gozatzeko.

SDA-ko txirrindularitxa arduradun Felix Mazkiaranek azaldu zigunez, arrakastatsua izan zen eguna.   “Txirrindulari gehiago animatu ziren parte hartzera. Aurtengoa 35. edizioa zenez, Conservas del Reynorekin elkarlanean aurretik izena eman zuten txirrindulariek 18 euroko inskripzioa egin zuten eta 45 euroko balioa duten Conservas del Reynoko saskia jaso zuten trukean. Erantzuna itzela izan da, 98 txirrindularik eman zutelako izena aurretik. Eta iso kontentu jaso zuten saskia. Bestela, egunean bertan izena eman zutenek 10 euroko inskripzioa jaso zuten eta kamiseta jaso zuten opari”. Mazkiaranek Altsasuko Udalari eskerrak eman zizkien Lavaderoko dutxak uzteagatik, Foruzainei, trafikoa zaintzeagatik eta guztia behar bezala ateratzeko lan egin zuten boluntarioei.