Olaztiko Gabonetako Torneoko saria Etxarrira

Guaixe 2018ko urt. 9a, 10:35

Finalean Lagun Artearekin bana berdindu eta gero, penaltietan gailendu ziren etxarriarrak

Olaztiko Sutegi taldeak, Olaztiko Udalaren, SDI inprentaren eta GnG Edertoren laguntzarekin II. Olaztiko Gabonetako Areto Futbol Txapelketa antolatu zuen urte zahar egunean, benjaminen mailako torneoa. Sakanako lau taldek hartu zuten parte, Lagun Arteak, Altsasuk, Sutegik eta Etxarrik. Lagun Arteak 4 eta 3 hartu zuen menpean Altsasu eta Sutegiri 2 eta 4 irabazi zion Etxarrik.

Hortaz, 3. eta 4. postua erabakitzeko partidan Sutegik eta Altsasuk jokatu zuten. Olaztiarrek irabazi zuten, 4 eta 3, eta eurendako izan zen 3. postua. Final handian Lagun Arteak eta Etxarrik bana berdindu zuten, eta penaltietan etxarriarrek 2 eta 0 irabazi zieten lakuntzarrei. Hortaz, Olaztiko Torneoko trofeoa Etxarri Aranatzera joan zen.