Iskiza Sakana taldearen Gabonetako erakustaldi ederra

Guaixe 2018ko urt. 9a, 12:30

Abenduko oporren aurretik, ikasturtean barna ikasitakoa praktikan jarri zuten Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko taldeko gimnastek. Altsasuko Zelandi kiroldegiak Gabonetako primerako ikuskizuna hartu zuen eta gimnastek koreografia ederrak eskaini zituzten, bertan bildu zirenen gozamenerako.
Iskiza Sakanak 10 urte bete zituen iaz; irailean erakustaldi bikaina egin zuten urteurrena ospatzeko. Gogotsu jarraitzen dute lanean, beste horrenbeste urte ospatzeko prest.