Sakanako Pala Txapelketak baditu txapeldunak

Guaixe 2018ko urt. 10a, 13:14

Maila bikaina izan zen finaletan. Tamalez, elite mailako txapela ez zen Sakanan geratu, Murillok eta Etxanizek Ruiz de Larramendi eta Aristorena menpean hartu zituztelako

Abenduaren 30ean eta 31nn jokatu ziren, Etxarri Aranatzen, XIII. Sakanako Nesken Pala Torneoko finalak. Aipatu txapelketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatzen du, Etxarri Aranazko Gure Pilota elkartearen eta Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalen laguntzarekin. Txapelketa bi mailatan jokatu zen, haur eta gaztetxoen mailan (pottokak, usoak, kattagorriak eta txitoak) eta helduen mailan (elite maila eta promozioa).

Lehiatu diren palistak
Haurren eta gaztetxoen mailan parte hartu duten palistak ondokoak izan dira: Izaro Agirre, Iraia Amado, Irati Andueza, Mireia Andueza, Andrea Ansotegi, June Atxa, Auritze Beltza, Maddi Beltza, Ane Berastegi, Lucia Bergera, Maitena Bergera, Uxue Biain, Olaia Eizagirre, Olaia Erdozia, Ane Escala, Aroa Goena, Nahia Goikoetxea, Elai Gomez, Irati Igoa, Ane Ijurko, Maria Imaz, Ainhoa Irastorza, Lierni Irisarri, Maialen Irisarri, Miren Irisarri, Iraia Karasatorre, Irati Lasa, Uxue Mendinueta, Ane Mendiola, Eider Murugarren, Luzia Navarro, Julena Orella, Naroa Otxoa Izar Parot, Amaia Razkin eta Haizea Urbe. Palak, beraz, etorkizunik badu gurean. Eta helduen mailan, promozio mailan Suarez-Parot, Larrarte-Mendinueta, Otaegi-Eizagirre eta Suarez-Maiza bikoteak lehiatu ziren eta elitean, berriz, Aristorena-Ruiz de Larramendi, Murillo-Etxaniz, Goikoetxea-Eizmendi eta Muneta-Mendizabal. Puntako palistak, beraz. Txapelketak lau jardunaldi izan zituen eta ligaxkan erabaki zen. Kategoria bakoitzeko bi bikote onenak sailkatu ziren finalerako.

Abenduaren 30ean haur eta gaztetxoen mailako finalak jokatu ziren Etxarriko Euskalerriari pilotalekuan eta hurrengo egunean, aldiz, helduen mailakoak, toki berean. Final ikusgarriak izan ziren. Elite mailan txapela ez zen Sakanan gelditu, Murillok eta Etxanizek Yanira Aristorenari eta Ruiz de Larramendiri 26 eta 30 irabazi baitzieten, partida oso estuan.

XIII. Sakanako Nesken Pala Torneoko finalak
Txitoak: Ormazabal-Amado 18 / Irisarri-Goikoetxea 7
Kattagorriak: Erauskin-Larraza 10 / Lopez-Ijurko 18
Usoak: Beltza-Erdozia 18 / Urbe-Orella 25
Pottokak: Karasatorre-Otxoa 17 / Gomez-Navarro 25
Promozioa: Larrarte-Mendinueta 30 / Martinez-Ane 14
Eliteak: Murillo-Etxaniz 30 / Ruiz de Larramendi-Aristorena 26