Izen hori du, Kultur erronda, Iñigo Aritza ikastolak hurrengo lau asteburuetarako antolatu duen kultur programazioa. Ikastolak Burundako lau herrietako ikasleak hartzen ditu eta haietan izanen dira saioak. Gaur Urdiainen hasiko dira. Mainamikirri liburua aurkeztuko dute bere egileek Kaluxa tabernan, 19:00etan. Hura despeditu ondoren, Jon Barbarinek Tximino jakintsua antzezlana jokatuko du Mareo tabernan, 20:30ean.
Ilbeltzaren 20an Olatzagutiko kultur etxean Joseba Arlegik AEBtako mendebaldean eskalatzen proiekzioa emanen du, 19:00etan. Ziordiren txanda ilbeltzaren 26an izanen da. Iker Uriberen eta Joana Zigandaren Ni neu galtzeta ipuin-kontaketa izanen da liburutegian, 19:;00etan. Eta 20:00etan, Zubi-ondo kantuzekin kantu-poteoa iragarri dute. Kultur erronda despeditzeko Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du Altsasun otsailaren 3an, 19:30ean, Iortia kultur gunean.