Igandekoa arratsalde desberdina izanen da Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoan. Iruñeko Ortzadar taldeak eta momotxorroek elkartasun ikuskizun bat aurkeztuko dute, maiatzaren 26an Iruñeko Gaiarre antzokian emanen dutena. Aurkezpen ekitaldia irekia da eta nahi duen guztiak joan daiteke ikuskizuna ezagutzera.