Abenduko lehen asteburuan hasi zen XXX. Sakanako Pilota Txapelketa. Maila guztiak kontuan hartuta, guztira 112 pilotari lehiatzen ari dira, Sakanako ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza Pilota Elkartea eta Irurtzun kirol elkartea. Kategoriei dagokienez, 11 kategoriatan jokatzen ari da txapelketa: txikiak (4 biko), umeak 2 (5 biko), umeak 1 (4 biko), kimuak 2 (14 biko), kimuak 1 (9 biko), haurrak 2 (4 biko), haurrak 1 (3 biko), kadeteak 2 ( 3 biko), kadeteak 1 (2 biko), jubenilak (6 biko) eta nagusiak (2 biko).
Ordutik astebururo izan dituzte partidak, Lakuntzan, Olaztin, Arbizun, Irurtzunen eta Altsasun. Asteburu honetan azken jardunaldia dago jokoan, txapelketako finalak ilbeltzaren 20an jokatuko baitira, San Saastin festetan murgilduta egongo den Lakuntzan.
Asteburuko partidak
Ostiralean, Lakuntzan, 18:00etan:
Txikiak:
Gurmindo-Sarazibar (Olaz) / Apaolaza-Vergara (Lak)
Alegria-Alegria (Lak) / Beloki-Olaetxea (Irur)
Benjaminak 2:
Etxabarri-Razkin (Arb) / Garmendia-Manjon (Arb)
Lizarraga-Etxaberria (Irur) / Lanza-Marquez (Alts)
Benjaminak 1:
Ducar-Razkin (Arb) / Berastegi-Ganboa (Lak)
Escudero-Nagore (Irur) / Zubiria-Jokin Olarra (Arb)
Ostiralean, Olaztin, 18:00etan:
Kimuak 2:
Rubio-Lizarraga / Etxeberria-Yaben
Okiñena-Amiano / Mitxelena-Gastesi
Ostiralean, Etxarrin, 19:00etan
Jubenilak:
Olaetxea-Araña (Etx) / Otxoa-Berastegi (Etx)
Ansotegi-Gonzalez (Etx) / Lima-Petriati
Larunbatean, Arbizun, 11:30ean:
Kimuak 1:
Lizarraga-Manjon / Martiarena-Markina
Zabala-Apaolaza / Igoa-Azpeitia