Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak eta kimuak lanera

Guaixe 2018ko urt. 12a, 10:00

Benjaminen 4. jardunaldia igandean jokatuko da Etxarri Aranatzen eta kimuena 7. jardunaldia igandean Altsasun

Eguberrietako oporren ondoren bueltan dira Sakanako Futbol Topaketak. Igandean, ilbeltzaren 14an, benjaminen mailako 4. jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranatzen. Guztira bost partida egonen dira jokoan, kasu honetan, areto futbolean. Kimuek, aldiz, futboleko 7. jardunaldia dute zain igandean Altsasun, Dantzalekun.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketa.
Benjaminen 4. jardunaldia (igandean, Etxarri Aranatzen)
10:00:    Etxarri Aranatz B / Aralar Mendi
10:50:    Altsasu A / Etxarri Aranatz A
11:40:    Altsasu B / Lagun Artea B
12:30:    Altsasu D / Lagun Artea A
13:20:    Altsasu E / Sutegi

Kimuen 7. jardunaldia (igandean, Altsasun)
10:00:    Kaixo / Urdiain
11:15:    Etxarri Aranatz / Sutegi
12:30:    Tipi Tapa / Lagun Artearekin