Sakanak laugarren urtez biztanleak galdu ditu

Guaixe 2018ko urt. 12a, 08:36

Jendea Etxarri Aranazko plazarantz joaten.

2017ko ilbeltzaren 1ean 20.185 pertsona bizi ginen ibarrean, 2016ko egun berean baino 70  gutxiago. % 0,34ko jaitsiera izan da. Azken lau urtetan 624 biztanle gutxiago dauden Sakanan, % 2,99ko jaitsiera.

Sakanak populazio errekorra 2013an lortu zuen. Urte hartan 20.809 pertsona zeuden ibarrean bizitzen. Ordutik biztanleria galdu besterik ez du egin ibarrak. Hasieran erritmo bizian, motelago azken bi urteetan. 20.185 biztanle horietatik 10.366 gizonezkoak dira, % 51,35. Gainontzeko 9.819ak emakumezkoak dira, % 48,64. Aurreko urtearekin alderatuta apenas egon da aldaketarik. Udalerri guztietan gizonezko gehiago dago emakumezkoak baino.

Herrika
Ibarreko hamabost udalerrietatik bederatzietan biztanleriak behera egin du, hirutan gora eta beste hirutan berdin mantendu da. Azken horiek Ergoiena, Iturmendi eta Urdiain dira. Populazioak gora egin du Arbizun (2 biztale gehiago, % 0,17 gehiago), Etxarri Aranatzen (8, % 0,32) eta Ziordian (3, % 0,84). Biztanle gutxiago duten herriak honakoak dira: Altsasu (52 biztanle gutxiago, % 0,69ko jaitsiera), Arakil (-5, % 0,52),  Arruazu (-5, % 4,71), Bakaiku (-4, % 1,14), Irañeta (-2, % 1,13), Irurtzun (-4, % 0,18), Lakuntza (-1, % 0,07), Olatzagutia (-4, % 0,26) eta Uharte Arakil (-6, % 0,71). Populazioa galtzen duten herrien artean hiruk errepikatzen dute: Irurtzunek, Arruazuk eta Altsasuk.

Hamarkada bateko alderaketa
2017ko biztanleria datuak 2007koekin alderatzen baditugu Sakanak hamar urtetan 99 biztanle irabazi dituela ikusiko dugu, % 0,49ko igoera. Hamarkada horretan 10 udalerritan igo da populazioa: Arakil (40 herritar gehiago, % 4,41 igoera), Arbizu (98, %9,59), Bakaiku (7, % 2,07), Etxarri Aranatz (14, % 0,57), Irañeta (18, % 11,53), Iturmendi (18, % 4,73), Lakuntza (132, % 11,68), Uharte Arakil (54, % 6,97), Urdiain (66, % 10,9) eta Ziordia (28, % 8,51).

Hamar urteren pasa eta gero herritarrak galdu duten udalerriak 5 dira: Altsasu (108 biztanle gutxiago, % 1,43ko jaitsiera), Arruazu (-3, % 2,88), Ergoiena (-27, % 6,33), Irurtzun (17, % 0,77) eta Olatzagutia (-221, % 12,7).

2.587 nafar gehiago
2016an bezala, 2017an ere Nafarroaren biztanleria igo egin zen, zehazki, 2.587 pertsona; % 0,4 igoera. 2017eko ilbeltzaren 1ean Nafarroan 643.234 pertsona bizi ziren. Haietatik 324.563 emakumezkoak ziren, % 50,45; aurreko urtean baino 1.756 gehiago eta 318.671 gizonezkoak, % 49,54; aurreko urtean baino 831 gehiago. Sakandarrak Nafarroako populazioaren %3,13 gara, aurreko urtean baino % 0,03 gutxiago.

Sakanako biztanleriaren garapena 2016-2017
Herria / Urtea 2017     2016     2017-2016 aldea
  Gizon Emakume Guztira Gizon Emakume Guztira Guztira Gizon Emakume
Altsasu 3.741 3.678 7.419 3.773 3.698 7.471 -52 -32 -20
Arakil 492 455 947 490 462 952 -5 2 -7
Arbizu 566 553 1.119 569 548 1.117 2 -3 5
Arruazu 53 48 101 57 49 106 -5 -4 -1
Bakaiku 181 164 345 183 166 349 -4 -2 -2
Ergoiena 214 185 399 216 183 399 0 -2 2
Etxarri Aranatz 1.280 1.184 2.464 1.277 1.179 2.456 8 3 5
Irañeta 95 79 174 97 79 176 -2 -2 0
Irurtzun 1.129 1.054 2.183 1.125 1.062 2.187 -4 4 -8
Iturmendi 205 193 398 206 192 398 0 -1 1
Lakuntza 655 607 1.262 658 605 1.263 -1 -3 2
Olatzagutia 781 737 1.518 786 736 1.522 -4 -5 1
Uharte Arakil 435 393 828 438 396 834 -6 -3 -3
Urdiain 354 317 671 356 315 671 0 -2 2
Ziordia 185 172 357 184 170 354 3 1 2
Sakana 10.366 9.819 20.185 10.415 9.840 20.255 -70 -49 -21

 

Sakanako biztanleariaren garapena, urteka
(ilbeltzaren 1eko datua, ine.es)
Urtea Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak
1996 19.052 9.791 9.261
1997      
1998 18.990 9.757 9.233
1999 19.104 9.815 9.289
2000 19.164 9.875 9.289
2001 19.392 10.023 9.369
2002 19.677 10.198 9.479
2003 19.832 10.287 9.545
2004 19.862 10.310 9.552
2005 20.002 10.380 9.622
2006 20.028 10.407 9.621
2007 20.086 10.430 9.656
2008 20.447 10.625 9.822
2009 20.652 10.686 9.966
2010 20.805 10.749 10.056
2011 20.776 10.732 10.044
2012 20.768 10.713 10.055
2013 20.809 10.701 10.108
2014 20.504 10.522 9.982
2015 20.307 10.422 9.885
2016 20.255 10.415 9.840
2017 20.185 10.366 9.819