Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean Sarek euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa eginen du larunbatean, 17:30ean, Bilbon. Sakanatik hitzordu horretara joateako autobusak antolatu dira eta asko izanen dira euren ibilgailuak hartu eta Bizkaiko hiribururako norabidean jarriko dituztenak.
Mobilizazioaren antolatzaileek biharkoa “bake eta ebazpenaren alde egiten duen gizartearen isla” izatea nahi dute. “Gatazkaren ebazpena bideratzen duen hori Euskal Gizartea izatea ezinbesteko ikusten du”Sarek. Horregatik, euskal gizarteari dei egin dio: “giza eskubideekiko babesa denoi dagokigu; gizarte batek ezin du aurrera egin baldin eta guztioi dagozkigun giza eskubide horiek urratzen badira. Izan ere, guk, gure bizipen eta esperientziak medio, inork baino hobeto dakigu egoera honi amaiera eman behar zaiola, eta guztiok batera aurrera egitea proposatuz gero, lortzea badagoela”.
ETAren armagabetzearen ondoren, Saretik adierazi dute “eszenatoki eta Momentu berri batean” gaudela. Horren adierazle lirateke Frantziako Gobernua “gaurko espetxe politikari irtenbide emateko pausuak ematen” aritzea eta Hego Euskal Herriko parlamentuetan “emandako gehiengoek, horren inguruan akordio berriak lortzea eta pausuak ematea bideratzen dute”.
Sare herritarretik azaldu dutenez, “inori ez diogu bortizkeri desberdiñek eragindako mina ahazterik eskatzen, baina etorkizunari begiratu eta aurrera egiteko eskatzen dugu, guztion artean, mendeku eta gorrotorik gabeko gizarte bat eraikitzeko”. Horregatik, “euskal presoek jasotzen dituzten eskubideen urraketei akabera ematea ezinbestekoa da: urruntze politika bertan behera uztea, salbuespeneko legedia indargabetzea eta gaixo dauden presoak askatzea.
Egitaraua
11:00 Txistulariak, trikitilaria eta Batukada K-Tum-K, Areatzatik Alde Zaharrera.
11:15 Mahai ingurua: Gizarte zibilaren parte hartzea gatazka ezberdinen konponbidean.
Parte-hartzaileak: David Fernandez (Kataluniako gizarte ekintzailea), Mario H. Calixto (Kolonbiako Bachue errefuxiatuen kolektiboko kidea), Anaiz Funosas (Bake Bideko bozeramailea) eta Joseba Azkarraga (Sare plataformako bozeramailea). Moderatzailea: Pilar Kaltzada kazetaria. La Bolsan.
11:45 Kantu gira. Areatzatik (karpa).
12:30 Porrotx pailazoa (karpa).
13:30 Bertso saioa: Oihana Bartra, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus.
15:00 Kontzertua: Kepa Junkera eta Sorginak
17:30 Manifestazioa. La Casilla.
19:45 Kontzertuak: Anita Parker eta Tximeleta.