Nafarroako Atletismo Federazioak antolatuta, Neguko Nafar Kirol Jolasen Pista Atletismoko 7. jardunaldia hartu zuen larunbatean Dantzalekuk. Zehazki, 14 urtez azpiko kategoriako atletak lehiatu ziren. Luzera jauziak, tartean jauzi hirukoitzak eta hainbat lasterketa proba ezberdinak (500 m, 150 m, 1.000m, martxa eta erreleboak) jokatu zituzten. Haize fina izan zuten aurkari, baina, zorionez, ateri eutsi zion.