Espainiako Aldizkari Ofizialan Kantauri-Mediterraneoa tren korridore proiektuaren informazio ikerketa, Iruñea eta euskal Yaren arteko zatia gaur publikatu da. Proiektuaren jendaurreko informazio epea bihar hasi eta hilabete batez, otsailaren 28ra arte, izanen da zabalik. Bitarte horretan, egoki jotzen duten pertsonek ibilbidea aztertu dezakete, ibilbideari buruzko alegazioak egin ditzakete. Alegazioak hona bidali beharko dira: Tren Planifikazio Zuzendariordetza Nagusia, Plaza de los Sagrados Corazones, 7, 28071 Madril. Eta beti ere Iruña eta euskal Yaren informazio publikoa erreferentzia eginez.
Joan den astean aurkeztutako proiektuari buruzko dokumentazio guztia sarean jarri dute. Gainera, estutuaren Iruñeko (Merinaldeen plaza) eta Gasteizko (Olagibel, 1) gobernu ordezkaritzetan ere kontsultatzeko aukera izanen da, egun baliodunetan, bulego ordutegian. Bestalde, bihartik aurrera proiektuak ukitutako eremuetan administrazioek hirigintza alorreko erabakiak urte batez bertan behera utzi beharko dituzte.