2017ko trafiko datuei erreparatuz, Euskal Herriko errepideetan jazotako istripuetan 88 pertsona hil ziren. Horietatik 28 Nafarroan, aurreko urtean baino 4 gehiago. Hildakoen artean, zoritxarrez, 3 sakandar daude. Garilean motorra gidatzen zuen 19 urteko gizonezko irurtzundarrak istripua izan zuen Berriobeititik Ezkaba mendira igotzen ari zela; ezpondaren kontra jo eta hil egin zen. Eta beste bi sakandarrek irailean istripua izan zuten A-1 autobian, Agurain parean. Kontrako norabidean sartu zen 38 urteko lakuntzarra eta 30 urteko ziordiarraren kontra jo zuen. Biak hil ziren.