Rural Kutxak 2018ko taldeak aurkeztu ditu

Guaixe 2018ko urt. 17a, 12:11
Eneko Aramendia da Rural Kutxan jarraitzen duen sakandar bakarra. Odei Juangok talde berdea utzi du eta Telcom taldean ariko da aurten.

Talde amateurrean sakandar batek jarraitzen du bakarrik, Eneko Aramendiak. Odei Juango lakuntzarra Telcom taldera joan da

Rural Kutxa taldeak profesional mailako eta afizionatuen mailako taldeen aurkezpena egin zuen aurreko ostegunean, Iruñeko Baluarten. Talde profesionalak 21 txirrindulari ditu eta Eugenio Goikoetxea kirol zuzendariak aipatu zuen taldea “gaztea” dela, izan ere, 25 urtez azpiko 14 txirrindulari ditu taldeak. Aurtengo urteari “ilusio handiarekin” ekingo diotela nabarmendu zuen teknikariak. Espainiako Vueltaren gonbidapena jasotzea izango da talde berdearen helburuetako bat.

Amateur mailan bi nafar ditugu, horietako bat sakandarra, Eneko Aramendia iturmendiarra. Aramendiak bigarren urtea egingo du Rural Kutxan. Victor Etxeberria da beste nafarra. Biekin batera Carlos Cobos, Antonio Gomez, Hailu Hailemelekot, Jorge Bueno, David Gonzalez, Sergio Roman, Jaume Sureda, Pablo Benito, Xavier Cañellas, Javier Fuentes, Joel Nicolau, Aitor Rodriguez, Jose Daniel Viejo, Iñigo Altuna, Alex Caro, Luis Mari Garikano, Arturo Grávalos, Pol Hervás, Sergio Ginés, Oier Lazkano, Andoni Lopez de Abetxuko eta Joseba Otaola ariko dira Rural Kutxa talde amateurrean.

Odei Juango Telcom taldera
Odei Juango txirrindulari lakuntzarrak lau denboraldi egin ditu Rural Kutxa-Seguros RGA taldean, baina aurten taldez aldatu du eta elcom Ederlan taldean ariko da. Taldeak aurki eginen du 2018 denboraldiko aurkezpena.