Arretxe Iruñeko aste beltzean

Guaixe 2018ko urt. 19a, 12:11

Laugarren urtez Pamplona Negra genero beltzeko nobela eta zinearen Jaialdia antolatu dute Iruñean. Noir seriean lema du aurtengo edizioak, asteartean hasi zena eta bihar despedituko dena. Literatura eta zinemaz aparte beste diziplina batzuek ere tokia izanen dute egitarauan: telesailak, musika, gastronomia, komikia... Egitarauaren barruan, gaur, 17:00etan, Erein argitaletxearen Uzta Gorria sailaren 10. urteurrenaz ariko dira Noelia Lorenzo, Carlos Ollo eta Jon Arretxe idazleak Jose Agustin Iturri moderatzaile dela. Hitzordua Elkar liburu-dendan izanen da.