Sakanako 6 pilota klubek antolatuta, XXX. Sakanako Pilota Txapelketa jokatzen ari da. Helburua Sakanako klubetan trebatzen diren neska-mutikoei txapelketa batean aritzeko aukera ematea da, eta, bestetik, pilota sustatzea. Abenduko lehen asteburuan hasi zen txapelketa, eta, ordutik, astebururo partidak izan dira Lakuntzan, Olaztin, Arbizun, Irurtzunen eta Altsasun. Guztira 112 pilotari lehiatu dira, Sakanako ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza Pilota Elkartea eta Irurtzun kirol elkartea.
Sakanako Pilota Txapelketa azken txanpara iritsi da, bihar finalak jokatuko baitira, Arbizun, 16:00etatik aurrera, eta Lakuntzan, 17:00etatik aurrera. Sari banaketa San Saastin festetan murgildua dagoen Lakuntzan eginen da. Guztira 11 final jokatuko dira, ondoko mailakoak: txikiak (4 biko lehiatu dira), umeak 2 (5 biko), umeak 1 (4 biko), kimuak 2 (14 biko), kimuak 1 (9 biko), haurrak 2 (4 biko), haurrak 1 (3 biko), kadeteak 2 ( 3 biko), kadeteak 1 (2 biko), jubenilak (6 biko) eta nagusiak (2 biko).
XXX. Sakanako Pilota Txapelketako finalak
Ilbeltzaren 20an, larunbatean
Lakuntzan, 17:00etan
Umeak 1: Nagore-Eskudero (Irur) / Zubiria-Olarra (Aldabide)
Haurrak 1: Garmendia-Imaz (Aldabide) / Baztarrika-Lakuntza (Aldabide)
Kadeteak 1: Goikoetxea-Gorrotxategi (Aldabide) / Imaz-Lizarraga (Aldabide)
Gazteak: Olaetxea-Araña (Aldabide-Gure Pilota) / Otxoa-Berastegi (Aldabide-Gure Pilota)
Nagusiak: Nazabal-Arbizu (Irurtzun) / Goikoetxea-Petriati (Aldabide)
Arbizun, 16:00etan
Txikiak: Gurmindo-Sarazibar (Sutegi) / Beloki-Olaetxea (Irurtzun)
Umeak 2: Lizarraga-Etxeberria (Irurtzun) / Etxabarri-Razkin (Aldabide)
Kimuak 2: Etxeberria-Iaben (Irurtzun) / Okiñena-Amiano (Irurtzun)
Kimuak 1: Igoa-Azpeitia (Pilotajauku) / Markina-Martiarena (Irurtzun)
Haurrak 2: Arretxe-Razkin (Aldabide) / Ortiz-Ezkurra (Irurtzun)
Kadeteak 2: Cidoncha-Agirretxe (Pilotajauku) / Ramiro-Estanga (Aldabide)