Sakanako Futbol Topaketak: kimuak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2018ko urt. 19a, 10:31

Kimuen mailako 8. jardunaldia jokatuko da igandean Etxarri Aranatzen

Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean, ilbeltzaren 21ean, kimuen mailako 8. jardunaldia jokatuko da Etxarri Aranatzen. Guztira bost partida egonen dira jokoan, kasu honetan, areto futbolean. Benjaminek, aldiz, atseden hartuko dute asteburu honetan

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketak.
Kimuen 8. jardunaldia (igandean, Etxarri Aranatzen)
10:00:    Sutegi / Lagun Artea
11:15:    Kaixo / Tipi Tapa
12:30:    Urdiain / Etxarri Aranatz