Asteburuan preferente mailako 16. jardunaldia jokatu da eta gure taldeek puntu bana ekarri dute Oibartik eta Mutiloabeititik.
Aibarés eta Lagun Artea taldeen arteko lehian, lehen zatian finago ibili ziren lakuntzarrak. Corner bat atera eta gero, Unaik Lagun Artea aurreratu zuen 11. minuturako. Aibarés berdintzen saiatu zen baina ez zuen lortu. Bigarren zatian Aibarések hartu zuen agintea, eta Lagun Arteakoak atzeko koadroetan itxi zituzten. Kontraerasoren bat sortzea, lakuntzarrek ez zuten beste aukerarik izan. 80. minutuan Laguneko Odon Aibarésen jaurtiketa bat urruntzen ari zela baloiak Lagunen ate barruan bukatu zuen eta berdintzea lortu zuen Aibarések. Oibarkoek gol aukera gehiago izan zituzten, baina Lagun Arteak ongi defendatu zuen eta, azkenean, banakako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. Laguneko bi jokalarik bina txartela ikusi zituzten eta bi jokalari gutxiagorekin bukatu zuen Lagun Arteak.
Bestalde, Mutiloabeitin jokatu zen Mutilbera B eta Etxarriren arteko partida. Mutilberakoak aurreratu ziren, Buñuelek bi gol sartu baitzituen. Baina bigarren zatian, Mutilberakoen bi defentsa akats aprobetxatuta, bina berdintzea lortu zuten Iñigo Arratibelek eta Saezek. Etxarri bi jokalari gutxiagorekin gelditu zen, falta pilatuengatik. Irabazteko zorian egon zen Etxarri, baina Mutiloabeitiko atezainak geldialdi bikaina egin zuen partidako azken minutuan eta binako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia.
Sailkapen orokorrean Lagunak taldea da preferente mailako liderra (34 puntu). Lagun Artea 13.a da, 15 punturekin, eta eta Etxarri Aranatz 16.a, 9 punturekin. Asteburuan Lagun Arteak sailkapenean laugarrena den Mutilbera B taldea hartuko du eta Etxarri Aranatzek 15.a den Urroztarra. Sailkapeneko azken bi taldeen arteko lehia izango da hau.