Zalduak Apolo hartu zuen menpean

Guaixe 2018ko urt. 23a, 10:46

Elomendiko Futbol Txapelketa. 12. jardunaldia: Zaldua 3 – Apolo 2

Zalduak puntu ederrak bildu zituen asteburuan Apolo taldeari partida lehiatuan 3 eta 2 irabazi eta gero. Unziti da liderra (34 puntu) eta Zaldua laugarrena dago sailkapenean (20 puntu). Asteburuan Zalduak 16 punturekin bosgarrena eta arerio zuzena den Eneriz taldea hartuko du Lekunberrin.