Beñat Katarain Garingo Mendi Lasterketako txapelduna

Guaixe 2018ko urt. 23a, 14:16

Argazkia:www.sasoiankaz.com

Probak Goierri Trail Kopa mustu du

Igandean VI. Garingo Mendi Lasterketa herrikoia jokatu zen Beasainen. Guztira 265 korrikalarik hartu zuten parte eta horietatik 224k lortu zuten 11 km-ko lasterketa osatzea. Guztiz lokaztutako proban Beñat Katarain izan zen nagusi. Zegaman bizi den lakuntzarrak hasieratik aurrera hartu zuen eta bakarrik osatu zuen lasterketa guztia (53:43). Bi minutu atera zizkion Martin Diez segurarrari (55:43). Emakumezkoetan Veronica Dominguez arabarra gailendu zen (1:09:22).

Garingo lasterketak Goierri Trail Kopa zabaltzen duen lehen proba izan zen.

Sakandarrak VI. Garingo Mendi Lasterketan
1.Beñat Katarain (Lak):    53:43
17.Juan Larrea (Alts):      1:02:10
18.Jabi Gasanz (Alts):     1:02:36
42.Fermin Azkargorta (Iturm): 1:06:57
55.Jokin Bereziartu (Alts):1:08:31
144. Aritz Munarriz (Etx):    1:20:22
145. Arkaitz Munarriz (Etx): 1:20:22
147. Ibon Ubeda (Etx):    1:20:36