Ilbeltzaren 14an XIII. Araitz-Beteluko Krossa jokatu zen, 7,7 km-ko proba. 164 korrikalarik lortu zuten proba despeditzea, Javier Nagore zizurtarra (24:54) eta Marta Muñoz zizurtarra (31:10) buru zirela. Sakandarren artean Raul Audikana izan zen azkarrena, helmugara 24. postuan sartu eta gero (28:12). Juan Carlos Gomez altsasuarra 25.a sailkatu zen (28:27), Joxeja Maiza 34.a (29:05), Asier Estarriaga etxarriarra 62.a (31:26) eta Carlos Mañeru 90.a (33:16).