Ibarreko 15 udaletatik 10ek baliatu zuten Nafar Lansarek emandako enplegua sustatzeko diru-laguntzak. Horrela, 35 pertsona kontratatu zituzten, 21 gizonezko (% 60) eta 14 emakumezko (% 40). Haietatik soilik lau ziren bermatutako errenta jasotzen zuten pertsonak (% 11,42). Guztiak ere, udalendako 3 eta 8 hilabete artean izan ziren lanean, kontratu luzera normalena urte erdikoa izan zen.
Gizarte Eskubideetako lehendakariorde Migel Laparrak joan den urteko deialdiaren balorazio “positiboa” egin zuen. Izan ere, gobernuak deialdia moldatu egin zuen, enplegua lortzeko zailtasun handienak zituzten kolektiboetako pertsonei zuzentzeko. Hau da, Bermatutako Errenta jasotzen dutenak, langabezian luze daudenak, 45 urtetik gorako langabeak, ezgaitasunak dutenak eta genero desberdintasuna zuzentzeko. Horrela lortu da Bermatutako Errentako jasotzaileak kontratatuetako pertsonetatik lautik bat izatea eta emakume gehiagok lan egiteko aukera izatea. Nafarroan kontratatutako 894 pertsonetatik % 3,91 Sakanako udalek egin zuten, ibarra herrialdearen populazioaren % 3,13 da.
Nafar Lansareren diru-laguntzarkein udalek egindako kontratazioak | ||||||
Udala | Kopurua | Gizonezkoa | Emakumezkoa | Bermatutako Errenta jasotzailea | Hilabeteak | |
Bai | Ez | |||||
Altsasu | 8 | 6 | 2 | 3 | 5 | 6 |
Arakil | 4 | 2 | 2 | 0 | 4 | 6 |
Arbizu | 2 | 1 | 1 | 0 | 2 | 6 |
Etxarri Aranatz | 3 | 2 | 1 | 1 | 2 | 6 |
Irurtzun | 4 | 4 | 0 | 0 | 4 | 6 |
Lakuntza | 7 | 3 | 4 | 0 | 7 | 5ek 3, 1ek 8, 1ek 6 |
Olatzagutia | 2 | 1 | 1 | 0 | 2 | 1ek 6, 1ek 3 |
Uharte Arakil | 2 | 0 | 2 | 0 | 2 | 5 |
Urdiain | 1 | 1 | 0 | 0 | 1 | 6 |
Ziordia | 2 | 1 | 1 | 0 | 2 | 3 |
Guztira | 35 | 21 | 14 | 4 | 31 |