Ba ez, ez da egia

Anitzartean, kultur artekotasun zerbitzua 2018ko urt. 26a, 08:14

kolaboratzaileak

Ez da egia, ez. Diru-laguntza guztiak etorkinentzat direla eta bla….bla….bla…

Inork ez du gizarte laguntzarik edo prestaziorik jasotzen “etorkina” izateagatik. Diru-laguntzak, pertsona bakoitzaren ekonomia eta lan egoeraren araberakoak izaten dira,  eta EZ nazionalitate edo jatorriaren araberakoak.

Laguntza horien helburua da, babesgabetasun edo gizarte kanporaketa arriskuan dauden familia edo pertsonentzat diru-sarrera eta bizi-baldintza “minimoak” bermatzea.

Horregatik, baldintza horiek betetzen dituen EDOZEIN PERTSONAK EDO FAMILIAK eskura ditzake laguntzak,  jatorria edo nazionalitatea edozein dela ere.

Adibidez: Errenta Bermatua. Bere helburua da gizarteratzeko eskubidea eta babesgabetasun egoeran dauden pertsonen arreta bermatzea. Oinarrizko prestazio ekonomikoa eta aldizkakoa da, eta  oinarrizko beharrak estali gabe, eta  ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona zein familientzat bideratuak daude.

Baldintzak? Behar adina diru-sarrera edo ondarearen gabezia; Nafarroan bizitzea 2 urtez gutxienez (adingabeen ardura duten familien kasuan urte batez); prestazioa jasoko den epean Nafarroan bizitzea; enplegu eskaintzetara aurkeztu ahal izateko eskuragarri mantentzea; eta prestazioa jasotzeko baldintzen aldaketen berri ematea.

Laguntzak jasotzeko irizpideak komunitateen araberakoak dira, eta aldaketak egon daitezke. Gizarte laguntza hauek guztiak, behar sozio-ekonomiko zehatzak dituzten pertsonek jasotzen dituzte, haien jatorria edo nazionalitatea edozein dela ere. Hau da: egoera berean dagoenari, diru-laguntza bera, pertsona edonongoa delarik. Kontua da, atzerriko pertsona ugari, arrazoi ezberdinengatik, babesgabetasun ekonomiko eta gizarte kanporaketa egoerak bizitzeko arrisku handiagoan daudela.

Eta zuk, ezagutzen al duzu halako errealitaterik?