Gure lagun handiari:

Toño eta Mari Mar 2018ko urt. 26a, 08:11

Filosofia berezi batez
Bizitzeko tenorea
doinu bereziz eman diozu
bizitzari kolorea
zainduko dugu oroimenean
utzi diguzun Lorea
zu ezagutzea izandu baita
plazerra ta ohorea.

Ez da erraza baloratzea
pertsona baten tamaina
gauza txikiek egiten dute
txikia handi alajaina
doinu politak hizketa ederrak
ta gaztain erre usaina
Francis maitea balio zendun
gizon haundi askok haina