Sakanako Futbol Topaketak: benjaminak Olaztin

Guaixe 2018ko urt. 25a, 16:22

Benjaminen mailako 5. jardunaldia jokatuko da igandean Olaztin

Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean, ilbeltzaren 28an, benjaminen mailako 5. jardunaldia jokatuko da Olaztin. Guztira bost partida egonen dira jokoan, kasu honetan, areto futbolean. Kimuek, aldiz, atseden hartuko dute asteburu honetan.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.

Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 5. jardunaldia (igandean, Olaztin)
10:00    Aralar Mendi – Altsasu D
10:50    Sutegi – Altsasu D
11:40:    Lagun Artea A – Altsasu B
12:30    Lagun Artea B – Altsasu A
13:20    Etxarri Aranatz A – Etxarri Aranatz B