Nafarroako hainbat toki erakunde, Sakanako Mankomunitatea barne, eta Euskarabideak euskarazko eskolatzea sustatzeko kanpaina jarri dute martxan. Izan ere, otsailaren 1etik 7ra aurre matrikulazio garaia baita.
Erakundeetatik azaldu dutenez, "D eredua irakaskuntza-eredu eleaniztuna da, modu integratuan euskara (irakaskuntzarako erabiltzen den hizkuntza nagusia), gaztelania eta atzerriko hizkuntza bat (ingelesa, frantsesa edo alemana) irakasten dituena; gainera, aukera gisa, familiek atzerriko bigarren hizkuntza bat hauta dezakete. Helburua da eleaniztasun eraginkorra lortzea hizkuntzan murgilduta". Eta gogorarazi dutenez, "adituen arabera, D ereduaren egokitasuna komunitateko hizkuntza berezkoetatik abiatzea da, horrek dakartzan motibazioa eta gizartean erabiltzeko aukerak kontuan izanda. Derrigorrezko hezkuntza bukatzean, Nafarroako bi hizkuntzatan komunikatu ahal izatea gizarteratzeko elementu garrantzitsua da".
Gehiago
Kanpainak D ereduak "40 urtetik gorako pilaturiko esperientzia pedagogiko zabala" duela azaltzen du. Euskarazko ereduaren esperientziaren arabera, familiak hizkuntza ez jakitea ez da inolako eragozpena ikaslea eskolan ondo ibiltzeko. Eta laguntzeko www.era.eus web gunea, aisialdiko eta kultura arloko jarduerak antolatzen direla gogorarazi dute. Baita gero eta gazte gehiago direla euskaraz dakitenak.