Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du Sakanako batua ikastaroa. Ilbeltzaren 24an zen hastekoa, baina irakaslea, Koldo Zuazo, gaixorik dago, eta horregatik astebete atzeratuko da. Ilbeltzaren 31n eta otsailaren 7an izanen da Sakanako batua ikastaroa, 15:00etatik 16:30era, Mankomunitatearen egoitzan.
Izena ematen dutenek Sakanako batuaren ezaugarriak ezagutzeko aukera izanen dute. Koldo Zuazo Euskal Filologian doktorea eta hizkuntzalaria da saioak emanen dituena. Zuazok dioenez, "egokiago litzateke Euskal Herriko eremu bakoitzean, bertako hiztunei zuzendutako ahozko eta izkribuzko jardunetan, bertako hitzak, esapideak eta bereizgarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak kontuan hartzea. Herri edo eskualde jakin bateko eskola, administrazio erakunde, hedabide, eta era guztietako ohar, mezu eta iragarkietan hiztunen gertuko hizkera erabiltzea litzateke zentzuzkoena".