Errotuluendako Mank-en diru-laguntza

Guaixe 2018ko urtarrilaren 28a

Errotuluak euskaraz jartzen dituzten establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzendutako deialdia egin du Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Deialdia azaroaren 30era arte dago zabalik. Eta 1.500 euroko diru-poltsa da.

Euskara hutsean idatzita dagoen errotulua jartzen duenari gastuaren % 50 ordainduko zaio. Gehienez 500 euro emanen zaizkio. Euskaraz eta erdaraz idatzita dagoen errotulua jartzen duenari % 25 ordainduko zaio. Gehienez ere 250 euro. Beti ere, elebitasun pizgarria erabiltzen bada, hau da, euskarazkoak lehentasuna badu.

Eskabideak Mank-en Lakuntzako egoitzan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako: 948 464 840 edo euskara1@sakana-mank.eus.