Foruzaingoak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko altsasuar bat atxilotu zuen pasa den astean. Gizonezkoari familia barruko tratu txarrak delitua leporatzen diote, ustez emazteari eta beste senideei mehatxu “larriak” egiteagatik. Altsasuko polizia etxeko agenteek zenbait lekukoren deklarazioa hartu zuten. Atxilotuak antzeko gertakariengatik aurrekariak jakinarazi du Foruzaingoak. Sexu indarkeri kasuetan 112 telefonora hots egin daiteke.
Bestalde, polizia etxe bereko agenteek 24 urteko gazte bat atxilotu eta kartzelara eraman zuen. Trafikoaren segurtasunaren kontrako delituagatik Iruñeko 4. Zigor Aretoak agindutakoa bete zuten.