Zalduaren beste garaipen bat

Guaixe 2018ko urt. 30a, 09:45

Elomendiko Futbol Txapelketa. 13. jardunaldia: Zaldua 6 - Eneriz 1

Arakilgo Zaldua taldearendako itzela izan da Elomendiko Futbol Txapelketako asteburuko jardunaldia. Etxarrengo taldeak 6 eta 1 irabazi zion Enerizi, partida bikainean. Unziti da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (37 puntu) eta Zalduak laugarren postuari eusten dio (23 puntu). Asteburuan sailkapenean bigarrena den Bidezarraren kontra jokatuko du Zalduak, Noainen.