Igandean Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionaleko lehen finalerdia jokatu zen Tolosako Beotibar pilotalekuan. Irurtzun klubak Hernani izan zuen arerio. Lau t´erdiko partidan, Irurtzun klubeko Alberto Ongayk ez zuen aldeko eguna izan eta Hernaniko Arrietak 1 eta 18 hartu zuen menpean satrustegiarra. Horrela, lehen puntua Hernanirendako izan zen. Zorionez, buruz buruko partidan Irurtzungo Olanok 18 eta 6 irabazi zion Hernaniko Lizeagari eta Irurtzunek berdintzea lortu zuen. Binakako partidak erabaki zuen, ondorioz, zein klub sailkatuko zen final handirako, eta partida lehiatu eta ederrean, Irurtzun klubeko Olazabalek eta Bergerak 22 eta 15 irabazi zieten Ojueli eta Azpitarteri.
Beraz, meritu handiz, Irurtzun finalerako sailkatu da. Beste finalerdia otsailaren 4an jokatuko dute Amezketako Zazpi Iturrik eta Ultzamako Buruzgainek, Beotibarren, eta irabazleak Irurtzun du zain otsailaren 18an Beotibarren jokatuko den final handirako.