Sakanako Futbol Topaketen barruan, igandean, otsailaren 4an, kimuen mailako 9. jardunaldia zen jokatzekoa Lakuntzan. Guztira hiru partida jokatu behar ziren goizeko 10:00etatik aurrera: Etxarri Aranatz Tipi Taparen kontra, Kaixo Lagun Artearen kontra eta Urdiain Sutegiren kontra. Baina Lakuntzan ezinezkoa izango da jokatzea eta Dantzalekun, Etxarri Aranatzen eta Olaztin ezta ere, beste partida batzuk jokoan daudelako. Beraz, jardunaldia atzeratzea erabaki du Sakanako Mankomunitateak. “Aurrerago, Lakuntzan jokatu ahal denetan eta egutegian libre dagoen egunen batean ahaleginduko gara 9. jardunaldia jokatzen” adierazi dute Mank-etik.
Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.